23/10/2026
🌽 Aletik irinera, errotatik gure mahaira.
Gure sukaldean erabiltzen dugun arto-irina Aramako Ibares errotatik dator. Osagai honen atzean zaporea d**o, baina baita ogibide bat, jakintza bat eta belaunaldiz belaunaldi iritsi zaizkigun ohiturak ere.
Arto-irinak energia ematen digu, batez ere karbohidratoen bidez, eta aukera ugari eskaintzen ditu sukaldean: taloak, arto-ogia eta bestelako errezeta gozo zein gaziak prestatzeko. 💛
Gure aurrekoen elikaduraren parte izan da artoa belaunaldiz belaunaldi. Taloek baserrietako sukaldeak, azokak eta jaiak ekartzen dizkigute gogora; gure kulturarekin lotzen gaituzten zaporeak dira.
Horregatik, irin hau erabiltzea gure ondareari jarraipena emateko modu bat ere bada: errotarien lana balioestea, dakiguna partekatzea eta ohitura horiek hurrengo belaunaldiei helaraztea.
Tradizioak bizirik jarraitzen du prestatzen, dastatzen eta partekatzen dugunean. 🌾
Eta zuri, zer oroitzapen ekartzen dizkizu adibidez taloak?
GureOhiturak