Otxandioko Udala

Llamar Página web

Otxandioko Udala Hona hemen Otxandioko udalaren Facebook orrialdea

Otxandio euskaldun, solidario, anitz, jasangarri, partehartzaile eta justuago baten alde egunero lanean dihardugu.

🔴 OTXANDIOARREN EZPATA DANTZARI EGUNA 🔴📅 Urriak 24, barikua🕕 18:00etan📍 Plazan🌧️ Eguraldi txarra eginez gero, Mañondoko ...
22/10/2026

🔴 OTXANDIOARREN EZPATA DANTZARI EGUNA 🔴

📅 Urriak 24, barikua
🕕 18:00etan
📍 Plazan

🌧️ Eguraldi txarra eginez gero, Mañondoko pilotalekuan izango da.

🎶 Ondoren, Akelarre Txaranga!

Gerturatu eta gozatu gure herriko dantza eta tradizioaz! ❤️

Otxandio biziguraz betie!

🎄Gabonetako ekoizle eta artisauen azokan parte hartzeko eskaera aurkeztu.Otxandioko Gabonetako Ekoizle eta Artisau Azoka...
22/10/2026

🎄Gabonetako ekoizle eta artisauen azokan parte hartzeko eskaera aurkeztu.

Otxandioko Gabonetako Ekoizle eta Artisau Azokan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea, Urriak 21etik azaroak 10era izango dela jakinarazten dizuegu. Eskaera hurrengo esteka betez egin beharko da:
https://ow.ly/2q7N50ZZYQw

Ez da onartuko epez kanpo bidalitako eskaerarik.

-----------------------------------------------------------------

🎄 Presentar solicitud para participar en la feria navideña de productores y artesanos.

Os informamos que el plazo de presentación de solicitudes para participar en la Feria Navideña de Productores y Artesanos de Otxandio será del 21 de octubre al 10 de Noviembre. La solicitud deberá realizarse cumplimentando el siguiente enlace:
https://ow.ly/ZBCU50ZZYQx

No se admitirán solicitudes enviadas fuera de plazo.

🎱🎉 BINGO ARRATSALDEA OTXANDION! 🎉🎱📅 Urriak 25, domeka🕖 19:00etan📍 Jubilatuen etxean🎊 Bingo arratsalde dibertigarria pasa...
21/10/2026

🎱🎉 BINGO ARRATSALDEA OTXANDION! 🎉🎱

📅 Urriak 25, domeka
🕖 19:00etan
📍 Jubilatuen etxean

🎊 Bingo arratsalde dibertigarria pasatzeko prest? Animatu eta parte hartu! 😃

👥 18 urtetik gorakoentzat irekia.

🤝 Pasealekuren eskutik, elkartzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko aukera!

🎱 Zatoz eta animatu! Zain izango gaituzu! 🎉

🚌 GAUTXORI AUTOBUSA: DURANGOTIK OTXANDIORA bueltatzeko  Otxandioko gazte talde batek eta Udalak elkarlanean abian jarrit...
01/10/2026

🚌 GAUTXORI AUTOBUSA: DURANGOTIK OTXANDIORA bueltatzeko

Otxandioko gazte talde batek eta Udalak elkarlanean abian jarritako ekimena da Gautxori zerbitzua , gazteen itzulera errazteko eta gauez etxera modu seguruan itzultzeko.

Urriaren 17tik 18rako gauean, autobusa jarriko da Durangotik Otxandiora itzultzeko, gaueko 03:00etan.

📍 Irteera: Landakoko geltokia
🕒 Ordua: 03:00

🔹 18 urtetik beherako gazteek lehentasuna izango dute.

🔹 Autobusean lekua hartzeko, aldez aurretik Udalean izena eman beharko da. Doan

🔹 Izena emateko, Udalera telefonoz deitu (945 450 020) edo udaleko bulegoetara bertaratuz.

🔹 Lekuak mugatuak dira.

👉 Lehen esperientzia hau ongi ateratzen bada, datorren urtean zerbitzua beste egun eta herri batzuetara zabaltzeko aukera aztertuko da.

🤝 Udalak eskaera bideratu duen gazte taldearen esfortzua eta elkarlanerako borondatea eskertu nahi ditu.

Basabisita 2026300urtetik gorako usadioari segida eman diogu gaur Otxandion.
20/09/2026

Basabisita 2026
300urtetik gorako usadioari segida eman diogu gaur Otxandion.


🌿 Larredi publikoak zaindu eta hobetzen  Azken egunotan, Otxandioko abeltzainekin eta larredietako erabiltzaileekin ados...
18/09/2026

🌿 Larredi publikoak zaindu eta hobetzen

Azken egunotan, Otxandioko abeltzainekin eta larredietako erabiltzaileekin adostutako sasi kentze eta garbiketa lanak egin ditugu larredi publikoetan.

Lan hauen helburua larreen erabilera hobetzea, abeltzaintzaren jarduera erraztea eta gure mendien eta larredien kudeaketa zaintzea da.

Otxandio zaintzea, gure herriaren etorkizuna zaintzea da.

⚽ Emakumeen futbola protagonista izango da larunbat honetan Otxandion!📍 Mainondo Kirol Guneak futbol jardunaldi ederra h...
17/09/2026

⚽ Emakumeen futbola protagonista izango da larunbat honetan Otxandion!

📍 Mainondo Kirol Guneak futbol jardunaldi ederra hartuko du irailaren 19an, kadete, regional eta infantil mailetako taldeekin.

🕘 Goizeko 9:45ean hasiko da jardunaldia Alavés eta Aurreraren arteko partidarekin, eta ondoren infantilen triangularra jokatuko dute Eibarrek, Alavések eta Lantaronek.

🏆 Partidak, futbola eta giro bikaina emakumeen futbolaz gozatzeko!

📅 Irailak 19, larunbata
📍 Mainondo Kirol Gunea, Otxandio

Animatu eta gerturatu! ⚽🙌

🏆 Euskal Herriko XI. Bote Luzeko Txapelketa Otxandion! Irailaren 19an, zapatuan, 16:00etan, Otxandioko plazan, Bizkaia e...
17/09/2026

🏆 Euskal Herriko XI. Bote Luzeko Txapelketa Otxandion!

Irailaren 19an, zapatuan, 16:00etan, Otxandioko plazan, Bizkaia eta Gipuzkoa aurrez aurre izango dira.

Euskal Herriko txapelketako 3. jardunaldia izango da, eta Otxandiok berriro ere herri kirolaren eta pilotaren giroa bizitzeko aukera izango du.

Animatu gure herrian euskal pilotaz gozatzera!

📍 Otxandioko plaza
📅 Irailak 19, zapatua
🕓 16:00etan

Bizkaia 1 – Gipuzkoa 2

🌲 BASABISITA 2026  Igande honetan, irailak 20, Otxandioko herritarrok hitzordu berezia dugu. 📍 Otxandioko plaza⏰ Goizeko...
16/09/2026

🌲 BASABISITA 2026

Igande honetan, irailak 20, Otxandioko herritarrok hitzordu berezia dugu.

📍 Otxandioko plaza
⏰ Goizeko 08:00etan

Basabisita Otxandioko ohitura zaharrenetako bat da. Duela 300 urtetik gora, irailean, herritarrak eta udal ordezkariak elkartu eta Otxandioko udalerriaren mugarrien inguruko ibilbidea egiten dugu.

Basoa, historia eta herriaren lurralde-identitatea uztartzen dituen eguna da. Limitaduko mugak eta mugarriak zeharkatuz, gure herriaren historia eta ondarea ezagutzeko aukera izango dugu.

Igandean denok plazara!

🏃 OTXANDIOKO HERRI KIROLDEGIA  Bazkidetzak eta ikastaroak 📅 Ikasturte berriarekin batera, Otxandioko Herri Kiroldegiko b...
11/09/2026

🏃 OTXANDIOKO HERRI KIROLDEGIA

Bazkidetzak eta ikastaroak

📅 Ikasturte berriarekin batera, Otxandioko Herri Kiroldegiko bazkidetzak berritzeko unea iritsi da.

💳 Bazkidetzaren berritzea

Udal araudiak ezartzen duenaren arabera, bazkidetzari baja eman nahi izanez gero, irailaren 25a baino lehen egin beharko da eskaera.

Bestela, 85 euroko urteko bazkidetzak automatikoki beste urtebetez luzatuko dira.

📝 Ikastaro eta jardueretan izena ematea

Irailaren 14tik 24ra bitartean, kiroldegian eskaintzen diren ikastaro eta jardueretan izena emateko kanpaina egingo da.

Otxandioko Udalak bere esker ona helarazi nahi die orain arte Herri Kiroldegian lanean aritu diren monitore eta M.K.E.-ko kide guztiei, egindako lanagatik eta herritarren ongizatean egindako ekarpenagatik.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu instalazioak arduraz eta behar bezala erabili dituzuen bazkide guztiei.

Dirección

Plaza Nagusia, 1
Ochandiano
48210

Horario de apertura

Lunes 09:00 - 15:00
Martes 09:00 - 17:00
Miércoles 09:00 - 15:00
Jueves 09:00 - 15:00
Viernes 09:00 - 15:00

Teléfono

+34945450020

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Otxandioko Udala publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir